Beintza Labaiengo Manuela Ibarrola Telletxeak 100 urte bete ditu

Ttipi-Ttapa 2018ko abe. 10a, 07:11
Manuela Ibarrola duela ehun urte jaio zen Beintzako Mendikoetxean.

Beintzako Mendikoetxean, Sekretario xaharraren etxean jaio zen 1918ko azaroaren 28an

Beintzako Mendikoetxean edo herrian ezagutzen den bezala, Sekretario xaharraren etxean jaioa da, duela mende bat Manuela Ibarrola Telletxea. Gaur egun oraindik ere bertan bizi da. Tomasek eta Rupertak, 9 seme alaba izan zituzten, horietatik bi txikitan zenduak. Manuela 1918ko azaroaren 28an jaio zen eta bosgarrena egiten du senideen artean. Ez da ez txantxetakoa Manuelak 100 urte bete izana. Zorionak Mañola!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun