Hamabi bikotek parte hartu dute Iturengo mus txapelketan

Ttipi-Ttapa 2018ko abenduaren 3a

Mus txapelketako irabazleak sariak eskuetan dituztela

Azaroaren 30ean, ortziralean, mus txapelketa jokatu zuten Iturengo Herriko Ostatuan. Guztira 12 bikotek hartu zuten parte. Josetxo eta Iñigo Iparragirre izan ziren garaile. Bi txuleta eta botila bat ardo irabazi zituzten.

 

Bigarren Periko Altxu eta Josu Huizi izan ziren eta gazta bat eman zieten saritzat. Hirugarren postua Laura Goñi eta Maria Larretxearentzat izan zen eta bi botila ardo jaso zituzten. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun