Naroa Elizaldek ez du finalerdietan aurrera egitea lortu

Ttipi-Ttapa 2018ko abe. 3a, 16:43

Orbegozo eta Elizalde, finalerdietan.

Finalean promozio mailan Aldai eta Orbegozo lehiatuko dira; lehen mailan, berriz, Arrizabalaga eta Espinar. 

Amezketako pilotalekuan jende dezente bildu zen igandean, abenduaren 2an. Emakume Master Cup txapelketako finalerdiek erakarri zituzten ikusleak. Jokalarien artean izan zen Naroa Elizalde zubietarra. Oihana Orbegozoren aurka aritu zen, baina ezin izan zion aurre egin. 13-18 gailendu zitzaion. 

 

Hasieratik aurre hartu zion Orbegozok eta eginahalak eginagatik Elizaldek ez zuen mendean hartzerik izan. Dena dela, partida ederra eskaini zuten. Dagoeneko erabakita daude lau eta erdiko finalistak eta heldu den igandean jokatuko dira finalak, Azkoitian. Promozio mailan Aldai eta Orbegozo lehiatuko dira; lehen mailan, berriz, Arrizabalaga eta Espinar. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun