Lehen sorospenak ikasi dituzte Ezkurrako jubilotekan

Ttipi-Ttapa 2018ko abe. 3a, 08:26
Kristina Urrutiak eta Helenak eskaini zuten ikastaroa

Ostegunean, azaroaren 29an, Kristina Urrutia eta Helenak lehen sorospenak egiteko erabilgarri izan daitezkeen ariketa praktikoak erakutsi zizkieten jubilotekako kideei. Era berean, bakarrik bizi direnentzat hainbat aholku eman zituzten, larrialdietarako eskuturrekoak, lepokoak etab. erakutsiz. Kideek lerro hauen bidez eskerrak eman nahi dizkiete beraien borondateagatik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun