Talo jatea eginen dute azaroaren 30ean Zubietan

Ttipi-Ttapa 2018ko aza. 22a, 07:00
Estalpean bilduko dira

Azaroaren 25a arte eman daiteke izena eta epez kanpo ez da apuntatzeko aukerarik izanen

Txitxillu guraso elkartearen eskutik azaroaren 30ean, hondarreko ostiralean, merienda-afaria eginen dute herriko estalpean. 18:00etan dute hitzordua.

 

Nahi duenak Herriko Ostatuan edo Uxoa edo Eva Elizalderekin harremanetan jarriz eman dezake izena eta bost euro (taloak eta edaria barne) ordaindu beharko ditu. Azaroaren 25a, igandea, arteko epea izanen da. Guraso elkartetik jakinarazi dutenez, epez kanpo ezin izanen da izenik eman, eta, modu berean, apuntatu ondotik ez dute dirurik itzuliko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun