Bien bitartean, azaroaren 25ean, Bakarketetan (Me lo hago sola) ikuskizunaz, Adriana Olmedoren lanaz, gozatzeko parada izanen dute herrian. 18:00etan, udaletxeko ganbaran eskainiko dute.
Laburpena
Adriana Olmedok sorturiko helduentzako (hamabi urtetik goitikoentzat) ipuin-kontaketa da Bakarketetan, ordubete eta hamabortz minutuko iraupena duena. Zortzi solairutako eraikin batean kokatua da eta emakumezko bat, Manuela, da kontaketaren ardatza. Manuelaren larruazalaren usaina, musuen zaporea, eskuen ukimena... Zentzumenak dira kontaketarako gako.