Doneztebeko merkatari eta zerbitzuen elkarteak 'Eguberrietako estra' zozketatuko du

Ttipi-Ttapa 2018ko aza. 21a, 07:00
Azaroaren 19tik abenduaren 13ra bitarte indarrean izanen da kanpaina

700 eta 300 euroko balioa duten bi erosketa-txartel zozketatuko dira

Doneztebeko merkatari eta zerbitzuen elkarteak bezeroen artean 'Eguberrietako estra' zozketatuko du. Azaroaren 19an abiatu zen kanpaina eta abenduaren 13a bitarte indarrean egonen da. Zozketan parte hartzeko erosketak bertan egin eta txartela bete behar da. Irabazleak 700 euro eta bigarrenak 300 euro jasoko ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun