Euskadiko hirugarren mailako aizkora txapelketan bosgarren izan da Beintza-Labaiengo Jesus Etxeberria

Ttipi-Ttapa 2018ko aza. 19a, 15:49

Julen Larrea txapelduna eta Hodei Ezpeleta txapeldunordea bigarren mailan ariko dira datorren urtean

Larrabetzun jokatu zen igande eguerdian Euskal Herriko hirugarren mailako aizkora txapelketaren finala. Barakaldoko Julen Larrea izan zen bizkorrena hiru kanaerdiko eta bi 60 ontzako enbor mozten (13:29). Bigarren Arratiako Hodei Ezpeleta izan zen (13:55). Biak ariko dira bigarren mailan. Hirugarren Goizeder Beltza izan zen (14:19), laugarren Jokin Alkizalete (14:53), bosgarren Beintza-Labaiengo Jesus Etxeberria (16:29) eta seigarren Beñat Lekue (16:39).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun