Euskal Herriko hirugarren mailako aizkora txapelketaren finala jokatuko dute azaroaren 18an Larrabetzun

Ttipi-Ttapa 2018ko azaroaren 16a

Jesus Etxeberria, Julen Larrea eta Ioritz Gisasola bizkaitarren artean, abuztuaren 5ean Beintzako plazan jokatutako kanporaketaren ondotik. Hiruek lortu zuten finalerako txartela, baina Gisasolaren ordez, Lekue ariko da.

Beintza-Labaiengo Jesus Etxeberria izanen da eskualdeko ordezkari bakarra

Euskal Herriko hirugarren mailako aizkora txapelketaren finala jokatukl dute azaroaren 18an, igande eguerdiko 12:00etan Larrabetzuko (Bizkaia) pilotalekuan. Sei aizkolari ariko dira lehian, tartean Beintza-Labaiengo Jesus Etxeberria eta txapelduna eta txapeldunordea bigarren mailan ariko dira datorren urtean.

 

Aizkolariek bosna pago-enbor moztu beharko dituzte, hiru kanaerdiko (54 ontzakoak) eta bi 60 ontzako. Beintza-Labaiengo Jesus Etxeberria Goñirekin batera, Goizeder Belza nafarra, Julen Larrea, Beñat Lekue eta Hodei Ezpeleta bizkaitarrak eta Jokin Alkizalete gipuzkoarra ariko dira.

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun