Bertso literarioak azaroaren 18an Doneztebeko zineman

Ttipi-Ttapa 2018ko aza. 15a, 11:07
18:30ean dute hitzordua

Dani Martirenaren kontaketak eta Julio Soto eta Uxue Aberdiren bertsoek girotuko dute zinema

Azken orduko gorabeherak tarteko, azaroaren 11rako aurreikusia zen bertso literarioen saioa hilaren 18ra gibeleratu du Udalak. 18:30ean izanen da. Dani Martirenaren kontaketak eta Julio Soto eta Uxue Alberdi bertsoek girotuko dute zinema. 

 

Ekitaldi gehiago

Ez da antolatu duten saio bakoitza. Hilaren 25ean izanen den Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira, bertze hainbat ekitaldi izanen dituzte herrian. Azaroaren 23an, ortziralean, 12:00etan, eskola ondoko biribilgunean elkarretaratzea eginen dute. Hilaren 30ean, hondarreko ortziralean, berriz, Volar filma ikusteko aukera izanen da zineman, 19:00etan. Ondotik, protagonisten lekukotasunen txanda izanen da.

Bien bitartean, azaroaren 26an,  klima aldaketari buruz hausnarrarazteko, Edo kasu egiten didate, edo banoa antzezlana eskainiko dute. Trokolo antzerki taldearen eskutik, 15:00etan hasiko da emanaldia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun