Joseba Beolak eta Jose Luis Iratzokik irabazi dute Doneztebeko II. Rallysprinta

Ttipi-Ttapa 2018ko aza. 12a, 10:13
Podiuma

Aitor Aristregi eta Mikel Izko izan ziren bigarren eta Iker Sein eta Miren Maia hirugarren

Bigarren urtez Malerrekako Rallysprinta egin dute Donezteben. Guztira 36 bikotek hartu zuten parte eta Doneztebetik abiatu, Saldias eta Beintza-Labaienen barrena, Orokietara eta buelta egiten bizkorrenak Joseba Beola eta Jose Luis Iratzoki (37:54) izan ziren. Aitor Aristregi eta Mikel Izko izan ziren helmugaratzen bigarrenak, 39:17 behar izan zituztelarik. Iker Seinek eta Miren Maiak (39:51) lortu zuten podiumeko hirugarren koxka.

 

Eguraldia lagun, bide izkinak jendez bete ziren eta giro ederra izan zuten. Rallyaren ondotik, parte-hartzaile eta motorzaleak ere mahaiaren bueltan bildurik, afari ederraz gozatu ahal izan zuten. Besta eginez borobildu zuten eguna.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun