Sanmartinak izan dituzte Aurtizen

Ttipi-Ttapa 2018ko aza. 12a, 08:26

Ortzegunetik igandera bitarte pilota partidak, aizkora apustuak, trikitixa emanaldiak, dantzarien saioak, haurrentzako jokoek eta musikak girotu dute herria. Herritarrek ez dute atseden hartzeko tarterik izan. Txistulariek eman diete hasiera egunei eta ordu ttikiak arte besta giroan murgildu dira herritarrak. Argazkiak: Ainara Mindegia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun