Indarkeria sexistari aurre egiteko tailerra eskainiko dute azaroaren 9an Donezteben, 14-18 urteko neskei zuzendua

Ttipi-Ttapa 2018ko aza. 8a, 11:08

Irudi hau duten olanak jarriko dituzte azaroaren 25aren inguruan Malerrekako udaletxetan.

Errespetuzko harremanen aldeko kanpaina eginen da Malerrekako Mankomunitateko hamahiru udalerritan 

Nazioarteko Emakumeenganako Indarkeria Aurkako egunaren harira.,14 eta 18 urte arteko neskei zuzendua, azaroaren 9an Indarkeria sexistei aurre egiten tailerra izanen da 17:00etatik aurrera, Malerrekako Mankomunitatean, Gaur bukatuko da izena emateko epea. Mankomunitateko telefonora deitu behar da (948 451 746) edo ssdoneztebe@malerreka.infolocal.org helbide elektronikora idatzi Ondotik, azaroaren 30ean, 18 urtetik goitiko emakumeei zuzendutakoa eginen dute eta azaroaren 29ra bitarte apunta daiteke. Bizipenak elkarbanatu, saretu eta elkarrekin autodefentsa tresna sortzaileak eraikiko dituzte doakoak eta euskaraz eskainiko diren tailer hauetan

 

Errespetuzko harremanen aldeko kanpaina

Malerrekako Mankomunitatea osatzen duten 13 udalerriak Malerreka errespetuzko harremanen alde –Eraso matxistarik ez leloa daukaten olanak estreinatuko dituzte azaroaren 25ean, Nazioarteko Emakumeenganako Indarkeria Aurkako egunaren harira.

Udaletxeetako balkoitik zintzilikatuko diren olana horiek bi helburu barne hartzen ditu bereziki. Alde batetik, biztanleria eraso matxisten aurkako borrokan inplikatzea eta kontzientziatzea eta, bertzetik, aniztasuna onartzen duen eta errespetuan oinarritzen den eskualde bateko aldarrikapena egitea.

Hain zuzen, irudi hori azaroaren 25ean ez ezik, martxoaren 8ko Emakume Langilearen Nazioarteko Egunean eta herri bakoitzeko inauterietan eta bestetan jartzeko asmoa dute.

Bertzalde, Prebentzio Batzordeak eraso bat jasan edo ikusiz gero eman beharreko pausoak zehazten dituen kartel batzuk ere diseinatu ditu.

Kartelean bertan, kontakturako telefono batzuk ezarri dira, egoera bakoitzaren aitzinean nora jo daitekeen argitzeko lagungarria izanen delakoan: 112 arreta protokoloa eta larrialdietarako; 948 581864 (Foruzaingoa, salaketa judizialerako) eta 638 529785 (Prebentzio Batzordea, salaketa sozialerako).

 

Bertze ekitaldiak

Arestian aipatutako tailer horietaz gain, Malerrekan antolatu diren ekitaldien harira, aipagarriena azaroaren 23an (ostirala) eginen den elkarretaratze alaitua izanen da. Ekitaldia Doneztebeko biribilgunean eginen dute eguerdian eta indarkeria matxistaren aurkako aldarria eginen da. Bertzalde, Iturenen 15 urtetik gorako pertsonentzako Bakarketetan ikuskizuna ikusteko aukera izanen da, azaroaren 25ean bertan 18:00etan Udaletxeko Ganbaran. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun