Doneztebeko Mendaur institutua saritu dute lehen Wikilehiaketan

Ttipi-Ttapa 2018ko aza. 8a, 07:08
Mendaur institutuko ikasle eta irakasleak eta Otsagabiko ikaslea, antolatzaile eta Nafarroako Gobernuko ordezkariarekin, sari banaketan.

DBH3ko ikasle eta irakasleek lehen sektoreari buruzko artikulua egin zuten wikipediarako 

Doneztebeko Mendaur institutua saritua suertatu da Sarean Euskaraz bigarren jardunaldien baitan egindako lehen Wikilehiaketan. Wikipediarako euskarazko artikuluak idatzi behar zituzten eta Mendaurko taldea (Naroa Lopez, Unai Solé, Eneko Maylin, Aimar Iribarren eta Oier Rodriguez, DBH 3ko ikasleak, Mikel Lakasta irakaslearekin batera) saritu dute 'Lehen sektorea' artikukuarengatik. Bakarka, Otsagabiko Irati Mancho DBHko 4. mailako ikaslea saritu dute, ‘Larrazkeneko festa’ artikuluarengatik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun