Malerrekako II. Rallysprinta prest azaroaren 10erako

Ttipi-Ttapa 2018ko aza. 7a, 13:06
Joan den urtean, lehen edizioan, MariƱe omendu zuten.

Larunbatean 11:00etan Doneztebe, Beintza-Labaien, Saldias eta Orokieta arteko errepidea itxiko dute

Joan den urteko arrakasta ikusirik, aurten ere Rallysprinta antolatu dute Donezteben. Bi etapetan banatutako proba izanen da, guztira 62,8 kilometro egin beharko dituzte eta proba Nafarroako Txapelketarako puntuagarria izanen da.

 

08:00etatik 11:00etara autoen egiaztapenak eginen dituzte Santa Luzia plazan. 10:00etatik 12:00etara Ameztia karrikan kotxeak ikusteko aukera izanen da. 12:00etan zirkuitura joanen dira. Doneztebetik abiatuko dira. Saldias eta Beintza-Labaienen barrena, Orokietara eta buelta eginen dute. Eguerdian, berriz ere, Ameztia karrikan utziko dituzte autoak. Hala, goizean ikusteko tarterik hartu ez dutenek edo berriz ikusi nahi dituztenek bertaratzeko aukera izanen dute. 15:00etan zirkuitura itzuliko dira eta buelta egin ondotik, 18:00 aldera, eliz atarian bilduko dira, sariak banatu eta jasotzeko. Gauean afari irekia eginen dute eta nahi duten guztiek eman dezakete izena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun