Utergak eta Labakak irabazi dute Azpeitiko erremonte txapelketa

Ttipi-Ttapa 2018ko aza. 5a, 10:02
Uterga eta Labaka txapeldun suertatu dira Azpeitian, Matxin III.a eta Agirrezabala txapeldunordeekin

Azaroaren 2an jokatutako finalean 40-36 irabazi zieten Matxin III.a eta Agirrezabalari 

Azaroaren 2an jokatu zen Azpeitiko erremonte txapelketako finala Izarraitz pilotalekuan. Xanti Utergak eta Labakak (Loiola) 40-36 irabazi zieten azken partida horretan Matxin III.a eta Agirrezabalari (Matxinbenta).

 

Xanti Uterga doneztebarra izan zen finaleko erremontelaririk onena eta ongi aritu zen Labaka txapela lortzera gudatu zuen. Partida hasiera berdindua joan zen hemeretzinako berdinketa bitarte. Hor 20-25 aitzinetik jarri ziren urdinak eta alde horri eutsi zioten bukaerara bitarte (25-30, 28-35 eta 36-40). Xanti Uterga izan zen onena eta 21 tanto egin zituen.

Lehenbiziko partidan, Aritz Juanenea saldiastarrak eta Larrañagak (Azkoitia), 35-34 irabazi zieten Azpiroz eta Ion-i (Urnieta).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun