Bigarren jardunaldian aurrera egitea lortu du Naroa Elizaldek

Ttipi-Ttapa 2018ko urriaren 29a

Daniela Vargas eta Ainhoa Romero garaitu zituen

Igandean Abadiñoko (Bizkaia) pilotalekuan jokatu ziren bigarren kanporaketetan bi partidak irabazita, aurrera egitea lortu du Elizalde zubietarrak. Ainhoa Romerori 11-18 irabazi zion; Daniela Vargasi, berriz, 18-05. Garaipen horiei esker, zubietarrak heldu den igandean, azaroaren 4an, Gordexolan (Bizkaia) jokatuko  ditu hirugarren jardunaldiko kanporaketak. Goizeko 10:30ean hasiko dira partidak. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun