'Errementari' filma eskainiko dute urriaren 28an Doneztebeko zineman denboraldia hasteko

Ttipi-Ttapa 2018ko urr. 26a, 08:59
'Errementari' filmak irekiko du zinema denboraldia igandean Doneztebeko zineman.

 Igandean  18:30ean izanen da emanaldia

Zinema emanaldien barrenean, Doneztebeko Udalak Errementari filma pantailaratuko du urriaren 28an, igandean 18:30ean. Denboraldiko lehen emanaldia izanen da. Aurtengo denboraldian euskarazko hainbat film eskainiko ditu: Oreina, Gure Oroitzapenak, Black is Beltza eta Dantzari  ikusteko aukera izanen da. Horiez gain, dokumentalak eta Volar, Collet, Figuras ocultas… pelikulak ere izanen dira ikusgai. Horiek guztiak 18:30ean izanen dira. Leihatilan saldutako sarreretatik bildutako dirua elkartasun ekimenetarako zuzendua izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun