Pentsio duinen aldeko elkarretaratzea egin dute Donezteben

Ttipi-Ttapa 2018ko urr. 22a, 15:29

Sortu berria den Baztan-Bidasoko Pentsionistak Martxan elkarteak deituta, kontzentrazioa egin dute urriaren 22an, astelehen eguerdian Doneztebeko Gizarte Segurantzaren bulegoaren aitzinean (Santa Luzia plazan). ‘Mugi hadi, betikoek irabazi ez dezaten; 1.080 euro hemen eta orain!’ goiburupean egin dute elkarretaratzea. «Pentsio sistema propioa, publikoa, pertsona guztiendako, gutxienez, 1080 eurokoa izanen dena, lortzeko mobilizazioak egiteko erabakia hartu dugu», aipatu dute elkarretaratzean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun