Punta-puntan dabil Jabier Sein txirrindularia

Ttipi-Ttapa 2018ko urr. 22a, 10:45
Elite mailan hirugarren postua lortu zuen

23 urtez azpikoetan garaipena lortu zuen igandean

Igandean Lukinen Diario de Navarra Openaren bortzgarren lasterketan parte hartu zuen iturendar gazteak, ez nolanahi gainera. Izan ere, 23 urtez azpikoetan garaipena eta elite mailan hirugarren postua lortu zituen.

 

 

Azaroaren 11ra arte astebururo izanen ditu lasterketak: heldu den igandean Oteizan, azaroaren 4an Ororbian eta 11n Lizarran ibiliko da. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun