Magia eta puzgarriak izan dituzte Urrozen Malerrekako Kultur Biraren baitan

Ttipi-Ttapa 2018ko urr. 22a, 10:51
Oliver magoak ikusmina pista zuen Urrozko plazan. Argazki: Edurne Bertiz

Malerrekako kultur birarekin jarraituz, magia ikuskizuna eta puzgarriak izan dituzte Urrozko plazan larunbatean. Egun guztian zehar plazan puzgarriak izan dira haurrentzat, eta Oliver magoaren magia ikuskizuna eguerdiko 12:30ean hasi da. Horrez gain, gurasoek antolaturiko merendua ere izan dute, indarrak hartzeko. Eguraldia lagun, urriko larunbat goxoa pasatu dute herriko haurrek eta kanpotik etorritakoek. Malerrekako Kultur Biraren hurrengo hitzordua eta azkena, Beintza-Labaienen izanen dela, Ameli ipuinak kontatzen ariko baita herriko etxean, urriaren 27an arratsaldeko 5etan.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun