Kanporaketa moduan jokatuko da txapelketa eta finalak otsailaren 23an jokatuko direla aurreikusten dute antolatzaileek. Izen ematea posta elektroniko bidez egin daiteke (salaae@gmail.com) eta izen emateko orrian, telefonoaren zenbakia eta posta elektroniko helbide bat jarri behar dira. Parte hartzeko federazio lizentzia eguneratua ere derrigorrezkoa da.