Alde batetik, Xabier Urrutia arraioztarra eta Iruñeko Alex Fernandez ariko dira eta, bertzetik, Ousmane Dramé eta Oscar Perez bizkaitarrak. 3.000 euro izanen dituzte jokoan, 1.500 euro bikoite bakoitzak eta oraindik erabaki gabe dute non jokatuko duten.
Bikote bakoitzak egin beharko duen lanari dagokionez, txanda librean, 80 kiloko herri bolari 80 altxaldi eman beharko dizkiote, 70 kiloko bi txingekin 20 metroko 20 plaza egin beharko dituzte, 50 kiloko bi 50 C&J pesa, bi kolpetan altxatu beharko dituzte 50 aldiz eta arpanan, 15 epai egin beharko dizkiote kanaerdikoari,
2016ko maiatzaren 20an Donezteben jokatu zen herri kirol-crossfit apustuan arerio izan ziren Xabier Urrutia eta Alex Fernandez bikote izanen dira oraingoan.