Euskaraldiaren aurkezpena eginen dute urriaren 19an Donezteben

Ttipi-Ttapa 2018ko urr. 16a, 06:52
Euskaraldia prestatzeko lanean ari dira Donezteben ere.

Hitzordua Herrigunean eginen dute, ortziralean 20:00etan eta Doneztebeko Hamaikakoa egun horretan aurkeztuko dute 

Azaroaren 23tik abendura 3ra bitarte eginen den Euskaraldia ekimena doneztebarrei aurkeztuko zaie urriaren 19an, ortziralean 20:00etan herrigunean. Egun horretan Ahobizi eta Belarriprest rolak bertatik bertara ezagutzeko aukera izanen da, baita izena emateko aukera ere. Dagoeneko hainbat aurkezpen egin ditu Malerreka mailan aktibatzen ari den lan taldeak.

 

Egun horretan Doneztebek bere Hamaikakoa aurkeztuko du: sei Belarriprest eta bortz Ahobizi aukeratuko dira argazki polita egiteko eta gainerako doneztebarrei ekimen honetan parte hartzera animatzeko.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun