Nafarroako Promozio txapelketan txapeldunorde izan da Aritz Juanenea saldiastarra

Ttipi-Ttapa 2018ko urr. 15a, 10:57

Barricart eta Olano txapeldunak era BeƱat eta Juanenea txapeldunordeak, ortziralean lekunberrin.

Beñatekin bikote eginez, 31-35 galdu zuen Lekunberriko finalean Barricart eta Olanoren kontra 

Urriaren 12an jokatu zen Lekunberriko pilotalekan Nafarroako Promozio txapelketako finala. Agoizko Barricart eta Olanok 35-31 irabazi zieten Beñat eta Saldiasko Aritz Juaneneari. Beñatek min hartua dagoen Eloy Garcia doneztebarra ordezkatu zuen. Jaialdia ADANO elkartearen alde egin zen.

 

Hirugarren posturako lehian, Etxarri II.ak eta Garcések 35-28 irabazi zieten Aldabe eta Martirenari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun