Emakume malabaristak solasaldia eskainiko dute urriaren 15ean Donezteben

Ttipi-Ttapa 2018ko urr. 11a, 15:02

Astelehenean 18:00etan Malerrekako Mankomunitatearen egoitzan izanen da, Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira 

Urriaren 15ean Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko da. Malerreka ere landa gunea izanik, gaiari buruz solasteko aukera probextu nahi izan du Malerrekako Mankomunitateko Prebentzio Batzordeak, Emakume malabaristak, etxea, zaintza, lana eta bertze hainbertze zeregin izeneko hitzaldia antolatuz. Urriaren 15ean, astelehenean 18:00etan izanen da solasaldia Donezteben, Malerrekako Mankomunitatearen egoitzan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun