Bidasoko Organoaren Egunari dagokionez, egitarau hau izanen da: ortziralean 11:00etan Iosu Larumberekin bisita gidatua Doneztebeko elizan dagoen Caivallé-Coll organoari. 17:30ean Herrigunean Haizea eta Ura dokumentalaren proiekzioa eta 19:30ean San Pedro elizan kontzertua (Mendi Abesbatza eta Iosu Larumbe organo-jolearen eskutik).
Doneztebeko Merkatari eta Zerbitzu elkarteak urriaren 13rako hainbat ekitaldi antolatu ditu. Larunbatean 10:00etan dianak gaiteroekin; 11:30ean buruhandi eta erraldoien ibilbidea gaiteroek lagunduta. 16:30ean Bear Zana plazan herri-kirolak. Horretaz gain, erakusleiho lehiaketa ere antolatu da bertako denda eta zerbitzuen artean. Eta 18:00etan gaztain erreak eskainiko dituzte Santa Luzia plazan.
Aipatzekoa da asteburu osoan, urriaren 12tik 14ra IV. Onddo dastatzea eskainiko dutela Ameztia, El Café, Mikelo eta Maylin ostatuetan. Onddo pintxoak 2 eurotan izanen dituzte.