Berrikuntza bezala, aurten ehiza pintxoa eta Inurrieta ardoa 3,50 eurotan eskainiko dute Ordoki, Elbeteko Posada, Olari, Burlada eta Etxalarko Herriko Ostatuan, baita Iturengo Tresanean ere.
Pirineos Exdim eta ehiza produktuak komerzializatzeko bereziki sortutako PirynËes markaren bermea daramate Baztan-Bidasoko XXVI. Ehiza Jardunaldiek. Baita Inurrieta arnotegietako eta Berako Errotazar harategiarena ere.
Baztan-Bidasoa Turismoak jatetxe guztiak biltzen dituen kartela eta eskuorria argitaratu ditu. Eskuorri hauek, jatetxe eta turismo informazio guneetan eskuragarri egonen dira baita www.baztan-bidasoa.com web orrian ere. Material grafikoko irudia iazko argazki sariduna da, Javier Salaverriak ateria. Irabazlea izanik, bere argazkia eskuorrian agertzen da eta bi pertsonendako menuaren irabazlea da.
IV. Argazki lehiaketa
Laugarren argazki lehiaketan parte hartu nahi duenak jatetxe parte-hartzaileetan otordua egitera hurbildu eta ehiza platerei argazkia atera beharko die. Gero, argazkiak info@baztan-bidasoa.com helbidera bidali. Irabazleak Baztan-Bidasoko jatetxeren batean 2 pertsonentzako otordua dastatzeko aukera izanen du.