Ugaitz Elizalde fitxatu du Garfek 2019 denboraldirako

Ttipi-Ttapa 2018ko urr. 3a, 08:31

Azaroaren 3an telebistan emanen dute debuta

Pilotati iturendarraren debuta azaroaren 3an Popular Tv, Navarra Tv, Cyl Tv, Bilbao TC edota www.garfepelota.com orrialdean ikusi ahal izanen da

2019 denboaldia Garfen eginen du Ugaitz Elizaldek. Aurrelari iturendarrak aurten enpresan jokatu dituen partidetan islatu duen ilusioa eta eskaini duen ikusgarritasuna ikusirik, Garfek urriaren 2an jakinarazi zuen, ofizialki, bere fitxaketa. Azaroaren 3an, larunbatean, Popular Tv, Navarra Tv, Cyl Tv, Bilbao Tv edota www.garfepelota.com webgunean ikusi ahal izanen da debuta.

 

David Garridok, Garfeko gerenteak, adierazi duenez, denboraldi honetan jokalari gehiago ere sartuko dira, baina horren berri aitzinerago emanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun