Jubiloteka zerbitzua zabaldu dute Malerrekako hiru herritan

Ttipi-Ttapa 2018ko urr. 2a, 11:42

Ezkurran asteazken goizetan eta ostegun arratsaldetan bilduko dira

Zubietan astean behineko zerbitzua mantenduko dute eta urriaren 2an hasiko dute ikasturtea

Ikasturte honetan jasotako diru-laguntzei esker, bi egunetara zabaldu dute jubiloteka zerbitzua. Donezteben (Herriko Ostatuan, astelehen eta ortzirale, 10:00-12:30), Sunbillan (udaletxean, astearte eta ostiral, 10:00-12:30) eta Ezkurran (ludotekan, asteazken 10:00-12:30 eta ostegun 16:00-18:30) bilduko dira, Zubietan berriz, astean behin izanen dute hitzordua: eskolan, asteartetan, 16:00-18:30. Mankomunitatera deituz eman daiteke izena (hilabetea 20 eurotan).

 

Helburua

Jubilotekak, pertsonak, beraien ingurunean, aktibo mantentzeko ongizate-eremu bat eskaintzea; elkarren arteko erlazioak sustatzea; eta sormena. arreta, irudimena, hizkuntza, orientazioa, erlaxazioa eta bestelako gaitasunak lantzea du helburu.  Horretarako, hainbat jarduera eginen dituzte.

Izen-ematea eta prezioa

Malerrekako biztanle erretiratu guztiek parte har dezakete jubilotekan eta izena eman ahal izateko, Mankomunitatera deitu (948 451746 telefonora) edo jubilotekara hurbildu behar da. Hilabetea 20 euro ordaindu behar da (informazio gehiago eskuratzeko, ssbdoneztebe@malerreka.infolocal.org helbidera idatz daiteke).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun