Aurtengoan, Francisco Ferreras Garmendia pilotari ohia (1970. hamarkadan Espainiako txapeldun izan zen pala motzean eta Sunbillarekin lotura handia du), Javier Aldabe Villanueva urologoa, Ruth Vera Garcia doktorea eta Espainiako Onkologia Elkarteko presidentea eta Francisco Goikoetxea Zubezu, Arbizuko txistorragilea (hau ere pilotaria izana Zubelzu II.a izenarekin) izendatu dituzte Ondddo eta Zizen Kofradiako kide berri. Bertze aldetik, Jose Miguel Galerregi kofrafiako presidenteak ere opari bat jaso zuen Zainzuriaren Kofradiaren eskutik, landa eremuaren alde egindako lanarengatik eta bertze oroigarri bat eman zioten lehen aldiz Elgorriagan izan den Donibane Lohizuneko Kortsarioen Kofradiari.
Kofradien artean jokatu zen kaxuela lehiaketa, Juanito Mariezkurrena zenaren omenez. Irungo Anaka kofradiak lortu zuen lehen saria, Erronkariko gaztaren kofradiak bigarrena eta Nafarroako oliba olioaren kofradiak hirugarrena.
Igande goizeko egitaraua bainuetxetik herrirako kalejirarekin abiatu zenm Zubietako joaldunek eta Anakako bandak lagundua. Gero, Liguori abesbatzak kantatutako meza izan zen eta ondotik izendatu zituzten kofradeak.