Igande goizeko 9:30ean kalejira eta ibilaldia eginen dute kofradiako kide berriek bainuetxetik herriraino, Zubietako joalduneneta Irungo Anaka bandaren laguntzarekin. 10:00etan meza ospatuko da, Liguori Abesbatzak kantatua. Ondotik kofrade berrien izendapena eginen da, baita Onddo Enbaxadoaren izendapena ere. 11:00etan Zubietako joaldunak eta Anaka banda karrikaz karrika ibiliko dira. Eguerdian, kofradien eta gonbidatuen artean ohiko onddo kaxuela lehiaketa eginen da frontoian, Juanito Mariezkurrena zenaren omenez. Txapelak eta dominak banatuko dituzte ondotik eta onddo-zare baten zozketa ere eginen dute.
Gero, bainuetxean bazkaria, ur-zirkuitua eta dantzaldia izanen dituzte gonbidatuek.