Irailaren 27tik urriaren 1era Sanmigel bestak ospatuko dituzte Urrozen

Ttipi-Ttapa 2018ko ira. 25a, 06:57

Urrozko dantzariak, joan den urteko bestetan.

Larunbatean herri-bazkaria eginen dute bertsolariekin eta igandean aizkora apustua izanen da

Irailaren 27ko arratsaldean hasiko dira aurtengo Urrozko bestak eta, horren ondotik, ekitaldiz ongi hornitutako asteburua prestatu dute. Musika, dantza, kirola, otorduak... uztartuko dituzte irailaren 30era arte eta, biharamunean, urriko lehenbiziko egunean, herria garbitzeko deialdia egin dute.

 

IRAILAK 27, ORTZEGUNA

18:00etan puzgarriak izanen dira. 20:00etan botako duten altxaferoarekin hasiko dira ofizialki bestak. Ondotik ezkil-jotzea eginen dute. 21:00etan Zopak dastatzeko aukera izanen da Herriko Ostatuan. 00:00etatik 05:00etara Modesto akordeoilariak dantzaldia eskainiko du.

 

IRAILAK 28, ORTZIRALEA

10:30ean haurrendako jokoak izanen dira. 12:00etan herriko dantzariek saioa eskainiko dute. Ondotik luntxa izanen da Herriko Ostatuan. 16:00etan mus txapelketa hasiko da. 21:00etan gazteek afaria eginen dute. 20:00etatik 22:00etara eta 00:00etatik 03:00etara Frantziskorekin dantzaldia izanen da.Horrez gain, goizez eta arratsaldez puzgarriak izanen dira.

 

IRAILAK 29, LARUNBATA

10:00etan mus txapelketako finala jokatuko da. 11:30ean meza izanen da eta 14:00etan herri-bazkaria Sebastian Lizaso eta Julio Soto bertsoariekin. Arratsaldez Salaberri musikariarekin dantzaldia izanen da. 00:00etatik 05:00etara Gabenara taldea arduratuko da plaza ingurua girotzeaz. Goizez eta arratsaldez puzgarriak izanen dira.

 

IRAILAK 30, IGANDEA

12:30ean aizkora apustua izanen da: Eneko Saralegi (Leitza) eta Iker Vicente (Otsagabia) Donato Larretxea (Arantza) eta Joxean Etxeberriaren (Ziga) kontra ariko dira. 17:00etan Doneztebeko dantza taldeak bere saioa eskainiko du. 18:00etan bizikletarekin ekitaldia eginen dute. 19:00etatik 21:00etara dantzaldia eginen dute Joxe Angel akordeoilariarekin. 21:00etan tortilla eta postre lehiaketak eginen dituzte, baita bingo jokoa ere. Goizez eta arratsaldez puzgarriak izanen dira.

 

URRIAK 1, ASTELEHENA

Bestetako hondarreko egunean, denen artean herria garbitzeko deialdia egin dute. Garbiketaren ondotik gosaria izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun