Nafarroako lehen mailako aizkora kanporaketa jokatuko dute irailaren 23an Uharten

Ttipi-Ttapa 2018ko ira. 21a, 06:25

Doneztebeko Ezkurra pilotalekuak hartuko du finala feria egunean.

Azaroaren 16an jokatuko den finalerako bortz txartel jokoan izanen dituzte bederatzi aizkolarik

Irailaren 23an, igande arratsaldeko 5:30ean jokatuko da Uharteko Toki-Alai pilotalekuan Nafarroako lehen mailako aizkora txapelketaren kanporaketa. Bederatzi aizkolari ariko dira lehian, azaroaren 16an Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan (18:00) jokatuko den finalerako bortz txartelen bila.

Nafarroako I. Mailako Aizkora kanporaketan bederatzi aizkolarik hartuko dute parte:

1. Iker Vicente (Otsagi)

2. Jon Rekondo (Leitza)

3. Ruben Saralegi (Leitza)

4. Joxean Etxeberria (Ziga)

5. Donato Larretxea (Arantza)

6. Julen Kañamares (Arostegi)

7. Eneko Saralegi (Leitza)

8. Juan Jose Lopez (Lezaun)

9. Oier Kañamares (Arostegi)

Mieltxo Mindegiak txapelketan ez aritzea erabaki du eta medikuaren agiria aurkeztu du. Aizkolariek bi kanaerdiko, bi 60 ontzako eta oinbiko bat moztu beharko dituzte.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun