Nafarroako erremonte txapelketako bi partida jokatuko dituzte irailaren 21ean Donezteben

Ttipi-Ttapa 2018ko ira. 19a, 15:55
Uterga eta Etxeberria III.a doneztebarrek bikote eginen dute partida nagusia.

Ortziralean 18:00etan hasiko den jaialdiko bi partidetan Malerrekako bortz eremontelari izanen dira, Doneztebeko lau

Nafarroako erremonte txapelketako partidak jokatuko dituzte urtarrilaren 21ean, ortzirale arratsaldeko 6:30ean hasiko den jaialdian Ezkurra pilotalekuan. Partida nagusian Doneztebeko hiru erremontelari ariko dira eta promoziokoan, bikote eginen dute Eloy doneztebarrak eta Juanenea saldiastarrak.

 

Promozio mailan, Eloy Garcia doneztebarra eta Aritz Juanenea saldiastarra, Lekunberriko Aldabe eta Martirenaren kontra ariko dira eta lehen mailan, Xanti Uterga eta Joxe Jabier Etxeberria III.a doneztebarrak, Josetxo Ezkurra II.a eta Ionen kontra.

Sarrerak bortz eurotan paratuko dituzte salgai eta lortutako dirua minbizia duten haurren aldeko Nafarroako ADANO elkartearendako izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun