Santesteban zerrategian, 20:30ean
Heldu den ostegunean, irailaren 27an, Herri txiki infernu handi saioaren harira, Zubietan grabatutako bideoa proiektatuko dute herrian. Santesteban zerrategian dute hitzordua, 20:30ean. Herriko biztanleekin izandako elkarrizketak ikusi eta aditzeko, Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadiren monologoez eta Sebastian Lizasoren bertsoez gozatzeko aukera izanen dute. Telebistan noiz emango duten aurrerago zehaztuko da.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.