Nondik norakoak
Ilustrazio lehiaketan bederatzi urtetik beheitikoek har dezakete parte eta Izaskun Zubialdek idatzitako Aker mikro-ipuin argitaragabea ilustratu beharko dute, A4 formatuko orrian, nahi diren margoak eta teknikak erabiliz. Mikro-ipuin lehiaketa, berriz, hamar urtetik goitikoei bideratua bada ere, ttikiagoek ere parte har dezakete. Kasu horretan, gaia 'Euskararen Eguna Zubietan' izanen da. Ipuinak gehienez ere 100 hitzekoa (eskuz edo ordenagailuz idatzita), originala, argitaratu gabea eta beste lehiaketetan erabili gabea izan behar du. Ipuin lehiaketara aurkeztutako lanak, adinaren arabera, hiru kategoriatan banatuko dituzte.
Lanak aurkezteko epea
Lanak udaletxean aurkeztu beharko dira, urriaren 5a baino lehen eta datu pertsonalik gabe (goitizen batekin). Aurkezteko bi gutun-azal beharko dira: handia eta txikia. Txikian, kanpoko aldean, goitizena idatziko da, eta barruan egilearen datuak (izen-abizenak eta adina); handian, berriz, idazlana eta gutun-azal txikia. Parte-hartzaile bakoitzak lan bakarra aurkez dezake.