Larunbat arratsaldean, berriz, motor-jokoak eta kontzertuak izanen dituzte. Mala Vela, New Straits eta Vane y su banda eta Dj Karmeloren musikak girotuko du herria.
Biharamunean, igandean, 10:00etan bilduko dira, ibilbideari ekiteko. Bueltatxoa eginda, 11:30ean, indarrak berreskuratzeko, gosaria izanen dute. Asteburua oparien zozketa eginez akituko dute.