Laxoa finalak irailaren 8an jokatuko dira Oizen

Ttipi-Ttapa 2018ko ira. 7a, 16:07

Larunbatean, hilaren 8an, jokatuko dituzte laxoa finalak Oizen. 16:00etan gaztetxoen txanda izanen da eta 17:30ean gazteek hartuko dute lekukoa. 

 

Gaztetxoen artean Oiz (Xuban Ilarregi, Mikel Mikelarena, Markel Leatxe eta Aimar Ariztegi) eta Doneztebe C (Oier Apezetxea, Markel Jabalera, Jokin Arozena eta Julen Pikabea) ariko dira lehian. Gazteei dagokienez, Oiz (Ioritz Zelaieta, Aimar Saldias, Zorion Zelaieta eta Jon Oiartzabal) eta Doneztebe Aren (Aimar Jabalera, Iñigo Belarra, Oier Aldabe eta Mikel Tajadura) arteko norgehiagoka izanen da ikusgai. 

Lehendabiziko faseko partidak eta finalerdiak zazpi jokotara jokatu badira ere, finala bederatzi jokotara jokatuko dute. 

Lehendabiziko fasea: gaztetxoen sailkapena

1. Multzoa:                                                   2. Multzoa:

1. Oiz                                                            1. Doneztebe C

2. Irurita B                                                     2. Doneztebe A

3. Doneztebe D                                              3. Irurita C

4. Doneztebe B                                              4. Irurita A

Lehendabiziko fasea: gazteen sailkapena

 1. Oiz

2. Doneztebe A

3. Doneztebe B

4. Irurita

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun