Izen-ematea
Izen-ematea egunean berean egin beharko da, 07:45etik 08:45era. Federatuek hamar euro eta federatuak ez direnek hamabortz euro ordaindu beharko dituzte. Apuntatzen diren lehenbiziko 60 lagunek oparia hartuko dute.
Oparien zozketak
Proba ez da lehiakorra izanen eta ibilbifean hornidura postu bat izanen da. Proba ondotik, dutxak eta mangerak paratuko dituzte parte-hartzaileentzat eta gosaria ere eskainiko dute. Horrez gain, bizikleta bat eta bertze opariak zozketatuko dituzte parte-hartzaile guztien artean.