Eratsungo pestak irailaren 6tik 9ra bitarte ospatuko dituzte

Ttipi-Ttapa 2018ko ira. 2a, 09:50
Joan den urtean giro ederra izan zuten

Ostiralean aizkora apustua eta pilota partidak izanen dituzte eta larunbatean, mariatxiak eta Nafarroako jotak

Haur, gazte eta helduen gozamenerako, lau eguneko pestak prestatu dituzte aurten Eratsunen. Besteak beste, egun handian aizkora apustua eta pilota partidak izanen dituzte.

 

IRAILAK 6, OSTEGUNA
20:30ean txupinazoa, pestei hasiera emateko.  21:00etan afaria (Eratsungo zopak), Oihana eta Oihana trikitilariekin.


IRAILAK 7, OSTIRALA
10:00etan mus txapelketa. 12:00etan aizkora apustua: Palaxio eta Vicente/Saralegi eta Kañamares. 16:00etan mus txapelketako finala. 17:30ean pilota partidak. Lau eta erdian, Anso-Elizalde. Binaka: Patri Espinar eta Oihana Orbegozo, Maite Ruiz de Larramendi eta Eneritz Arrietaren kontra. 19:00etan Elietxe ostatuan kantu ekitaldia Kantez taldearekin. Arratsaldez eta gauez dantzaldia Gabenara taldearen eskutik.


IRAILAK 8, LARUNBATA
11:00etan Meza Nagusia Lokariko Amabirjinaren ohorez. 12:00etan etxez etxe kalejora Ilunberriko txarangak alaitua. 14:30ean herri bazkaria. 17:30ean Cazahuates mariatxiaren saioa. 20:00etan Nafarroako Jotak Voces Navarras taldearen eskutik.

IRAILAK 9, IGANDEA
Goizez eta arratsaldez umeentzat puzgarriak. 12:00etan tortilla lehiaketa eta sagardo eta txistorra dastaketa. 12:00etan pilota partidak. Lau eta erdiaren barrenean, Roldan-Arribillaga. Binaka: Anso eta Olaizola III/Oroz eta Gaskue. 19:30etik 21:00etara dantzaldia Oihana eta Oihanarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun