Malerrekako Mankomunitateak euskara ikasten ari diren helduendako diru-laguntza deialdia egin du

Ttipi-Ttapa 2018ko abu. 24a, 07:12

Eskaerak aurkezteko epea irailaren 25ean akituko da

Malerrekako Mankomunitateak euskara ikasten ari diren helduendako diru-laguntza deialdi bat argitaratu du. Diru laguntza horien bidez 2017ko urriaren 1etik 2018ko abuztuaren 31ra bitarte egindako ikastaro estentsibo, trinko, barnetegi edo on-linekoen matrikula-gastuak diruz lagunduko dira. Bertzeak bertze, ikasle, langabetu eta erretiro-pentsiodunek matrikula gastuaren %30a jasoko dute.

Gainerakoek, egoera ekonomikoaren arabera, matrikularen %50 edo %80 kobratu ahalko dute. Informazio gehiago nahi duenak Malerrekako Euskara Zerbitzura deituz (948 451746) edo euskarazerbitzua@malerreka.infolocal.org helbidera idatziz eskuratu ahal izanen du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun