Lehendabiziko hiruak mailaz goititzea lortu dute. Laugarren eta bortzgarren izan diren Jaime Gorritik (14:45) eta Eneko Pagolak (15:26) berriz ez dute goititzerik izan.
Beintza-Labaiengo Jacinto Etxekonanea izan zen bigarren eta Iker Gorriti hirugarren
Ezkurrako plazan jokatu zen Nafarroako III. Mailako Aizkora Txapelketako finala abuztuaren 17an, ostiralean. Emilio Garcia Segoviarra izan zen garaile, 10:57 behar izan zituen bi 45 ontzako eta bi kanaerdiko ebakitzeko. Bigarren, berriz, Beintza Labaiengo Jacinto Etxekonanea izan zen (13:06). Minutu bateko aldea atera zion hirugarren izan zen Iker Gorritiri (14:06).
Lehendabiziko hiruak mailaz goititzea lortu dute. Laugarren eta bortzgarren izan diren Jaime Gorritik (14:45) eta Eneko Pagolak (15:26) berriz ez dute goititzerik izan.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.