Nafarroako hirugarren mailako aizkora txapelketaren finala jokatuko dute abuztuaren 17an Ezkurran

Ttipi-Ttapa 2018ko abu. 16a, 10:41

Beintza-Labaiengo Jacinto Etxekonanea izanen da eskualdeko ordezkari bakarra

Abuztuaren 17an jokatuko da Ezkurran Nafarroako hirugarren mailako aizkora txapelketaren finala, ortzirale arratsaldeko 6etan. Aizkolari bakoitzak bi 45 ontzako eta bi kanaerdiko moztu beharko ditu.

Parte hartzaileak Emilio Garcia (Segovia), Iker Gorriti (Uharte Arakil), Jacinto Etxekonanea (Beintza Labaien), Jaime Gorriti (Uharte Arakil) eta Eneko Pagola (Anotz) izanen dira, Sanferminetan finalerako txartela lortu zutenak. Lana lehen bukatzen duten 3 aizkolariak mailaz igoko dira.

Txapelketa honekin batera, Josetxo Urrutiak harrijasotze erakustaldia eskeiniko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun