Donamariako Usategien aprobetxamendua plegu itxien bidezko enkante publikoan eginen dute aurten

Ttipi-Ttapa 2018ko abuztuaren 9a

Proposamenak aurkezteko epea abuztuaren 17an akituko da 

Bi urtetarako usategien aprobetxamendua plegu itxien bidezko enkante publikoan atera du Donamariko Udalak. Proposamenak aurkezteko epea abuztuaren 17an bukatuko da, 13:00etan .

 

Txarutako usategiak zazpi ehiza-postu ditu. Hasierako prezioa 2.300 eurokoa da (BEZa kanpo).

Golbaiko usategiak hamar ehiza-postu ditu eta hasierako prezioa 9.000 eurokoa da (BEZa kanpo)

Donamariako udal bulegoaren ordutegia, astelehen eta ortziraletan 12:00etatik 15:00etara eta asteazkenetan, 08:00etatik 15:00etara da. Argibide gehiagorako 948 450046 telefonora deitu edo udala@donamaria.es helbide elektronikora idatz daiteke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun