33 kirolarik parte hartu zuten Sunbillan Arretxekobordako VII. Igoeran

Ttipi-Ttapa 2018ko abu. 8a, 10:36

Bizikletan Iker Irastortza eta Sara Sanzberro izan ziren bizkorrenak eta lasterka Dani Iparragirre eta Leire Sanzberro

Sunbillan VII. Arretxekobordako igoera egin zuten abuztuaren 4an. 27 gaxtetxo eta helduk eta 6 haurrek parte hartu zuten bizikleta nola korrikan. Eguraldi eta giro aparte izan zuten kirolariek. Aurten berrikuntza moduan haurrendako igoera laburragoa markatua zegoen. Guztiak elkarrekin atera ziren. Parte hartzaileak ondorengoak izan ziren: Aitor Igoa Arretxea, Markel eta Aimar Agesta Hernandorena, Oihan eta Ander Apeztegia Martinez eta Ander Larraburu. Gaztetxo hauek akitutakoan gainontzekoen txanda izan zen. Argazkiak: Maider Petrirena

Bizikletan Iker Irastortza nagusitu zen. Ez zuen joan den urteko errekorra gainditzerik izan, baina iazko bere marka pertsonala hobetu zuen. Aitor Apeztegia izan zen bigarrena eta hirugarrena, berriz, Haimar Etxeberria. Emakumezkoetan bizikletan partaide bakarra izan zen eta, beraz, irabazlea Sara Sanzberro.

Korrikan berriz irabazlea Dani Iparragirre aranaztarra izan zen, bigarrena Mikel Urtxegi igantziarra eta hirugarrena Jon Zabala aranaztarra. Honetan ere emakumezkoetan partaide bakarra eta irabazlea suertatu zena, Leire Sanzberro.

Sariak banatzerakoan podiumetik kanpo lehen herritara gelditu zenari ere saritu zuten eta hori Jabier Jorajuria izan zen. Gaztetxoei laguntzaileak emandako eskularruak, kilometro-kontagailuak eta domina bat eman zieten. Ondoren beraien artean Ostizeko bono bat zozketatu zuten eta irabazlea Ander Apeztegia Martinez izan zen. Euro baten truke boletoak salgai zeuden antolatutako prueba eder honen kostuei aurre egiteko. Hiru sari eder zeuden. Lehen saria eta 1671 zenbakiarekin Haimar Etxeberriarentzat izan zen. Bizikleta eder bat eraman zuen. Bigarrena berriz Elgorriagako bainuetxean 60 minutuko zirkuitu termala. Hau Imanol Apeztegiarentzat izan zen 1137 zenbakiarekin. Hirugarren saria urdaiaizpiko bat izan zen eta hori Alvaro Armendarizi tokatu zitzaion 1254 zenbakiarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun