Endika Urrutia saldiastarraren eta Azpirozen arteko partidarekin gaur hasiko da buruz buruko erremonte txapelketa

Ttipi-Ttapa 2018ko abu. 7a, 08:02

Endika Urrutia izanen da faborito, baina sasoiko dator Azpiroz.

Eguerdian aurkeztuko dute buruz buruko txapelketaren 36. edizioa

Aurkezpen ofiziala abuztuaren 7an, astearte eguerdian eginen dute, baina buruz buruko 36. txapelketako lehen partida ere gaur bertan jokatuko dute Hernaniko Galarretan Endika Urrutia saldiastarrak eta aurrez txapelketan sartzeko jokatu den lehiaketako irabazleak, Azpirozek.

 

Endika izanen da faborito, baina Azpirozek ere maila bikaina eman du txapelketa aurreko lehiaketako azken bi partidetan. Txapelketakoa, astearte arratsaldeko 4etan Galarretan hasiko den jaialdiko bigarren partida izanen da. Aitzinetik, Eloy eta Zubiri, Etxarri eta Garcesen kontra ariko dira. Hirugarren partidan, partida nagusian, Zeberio II.a eta Ion, Uterga eta Agirrezabalaren kontra ariko dira eta jaialdia akitzeko, Segurola eta Larrañaga, Juanenea eta Zalduaren kontra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun