Euskal Herriko hirugarren mailako aizkora txapelketako finalerako txartela lortu du Beintza-Labaiengo Jesus Etxeberriak

Ttipi-Ttapa 2018ko abu. 6a, 11:07

Ezker-eskuin, finalerako sailkatutako hiru aizkolariak: Larrea, Etxeberria eta Gisasola.

Bigarren izan da bere herrian, abuztuaren 5ean jokatutako kanporaketan

Euskal Herriko III. Mailako Aizkora Txapelketaren lehen kanporaketa jokatu zen Beintzako plazan abuztuaren 5ean. Hamalau aizkolari lehiatu ziren finalerako hiru txartelen bila eta horietako bat herriko semea den Jesus Etxeberriak lortu zuen, bigarren izan baitzen. Mikel Indakotxea zubietarra, aldiz, finaletik kanpo gelditu zen.

Emaitzak:

1. Julen Larrea (Barakaldo, Bizkaia); 10:28

2. Jesus Etxeberria (Beintza-Labaien, Nafarroa); 10:39

3. Ioritz Gisasola (Mallabia, Bizkaia); 11:42

4. Beñat Lekue (Larrabetzu, Bizkaia); 12:07

5. Jaime Huertas (Gipuzkoa); 12:39

6. Manuel Fraile (Gizpukoa); 13:18

7. Borja Fernandez (Gipuzkoa); 13:44

8. Julen Aranberri (Zumarraga, Gipuzkoa); 13:54

9. Xuban Kañamares (Arostegi, Nafarroa); 13:56

10. Jon Esnal (Usurbil, Gipuzkoa); 14:10

11. Mikel Indakotxea (Zubieta, Nafarroa); 14:15

12. Aritz Oregi (Larrabetzu, Bizkaia); 14:22

13. Iñigo Landa (Zarautz, Gipuzkoa); 17:26

14. Xabier Gartzia (Dima, Bizkaia); 19:29

 

Lehen hiru saikatuek (Julen Larrea, Jesus Etxeberria eta Ioritz Gisasola) finala jokatuko dute, bigarren kanporaketan sailkatzen diren bertze hiru aizkolariekin batera.

 

Bigarren kanporaketa abuztuaren 26an Gorritin

Bigarren kanporaketa Gorritin (Nafarroa) jokatuko da abuztuaren 26an, eguerdiko 12:30ean eta bertan ondorengo 13 aizkolariak arituko dira: Luis Polanco (Araba), Jon Rodríguez (Araba), Juan Rodríguez (Araba), Hodei Ezpeleta (Bizkaia), Done Intxausti (Bizkaia), Daniel Lopez (Bizkaia), Esteban Muñiz (Bizkaia), David Naredo (Bizkaia), Jon Telletxea (Beintza-Labaien, Nafarroa), Eneko Saralegi (Leitza, Nafarroa), Goizeder Belza (Nafarroa), Aitor Urteaga (Gipuzkoa), Jokin Alkizalete (Gipuzkoa).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun