Euskal Herriko hirugarren mailako aizkora txapelketaren kanporaketa jokatuko dute abuztuaren 5ean Beintza-Labaienen

Ttipi-Ttapa 2018ko abu. 3a, 08:47

Zubietako Mikel Indakotxea eta Beintza-Labaiengo Jesus Etxeberria izanen dira eskualdeko ordezkariak Beintzako plazan

Heldu den igandean, abuztuak 5, Euskal Herriko hirugarren Mailako Aizkora Txapelketaren lehen kanporaketa jokatuko dute Beintzako Plazan, arratsaldeko 6etan. Hamahiru aizkolari ariko dira, hiru txartelen bila.

Moztu beharreko enborrak: Lau kanaerdiko.

Parte hartzaileak hamahiru izanen dira:

- Beñat Lekue (Bizkaia)

- Aritz Oregi (Bizkaia)

- Ioritz Gisasola (Bizkaia)

- Xabier Garcia (Bizkaia)

- Julen Larrea (Bizkaia)

- Jaime Huertas (Gipuzkoa)

- Xuban Kañamares (Nafarroa) Arostegi

- Mikel Indakotxea (Nafarroa) Zubieta

- Jesus Etxeberria (Nafarroa) Beintza-Labaien

- Borja Fernandez (Gipuzkoa)

- Manuel Fraile (Gipuzkoa)

- Iñigo Landa (Gipuzkoa)

- Jon Esnal (Gipuzkoa)

- Julen Aranberri (Gipuzkoa)

Kanporaketa honetako lehen hiru sailkatuak finalerako txartela lortuko dute, bigarren kanporaketan sailkatzen diren bertze hiru aizkolariekin batera.

Bigarren kanporaketa Gorritin (Nafarroa) jokatuko da abuztuaren 26an, eguerdiko 12:30etan eta bertan ondorengo 13 aizkolariak arituko dira: Luis Polanco (Ar), Jon Rodriguez (Ar), Juan Rodriguez (Ar), Hodei Ezpeleta (Bi), Done Intxausti (Bi), Daniel Lopez (Bi), Esteban Muñiz (Bi), David Naredo (Bi), Jon Telletxea (Na), Eneko Saralegi (Na), Goizeder Belza (Na), Aitor Urteaga (Gi), Jokin Alkizalete (Gi).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun