Proba bukatutakoan, sari banaketa, zozketa mundialak, luntxa eta dutxak ere izanen dituzte eta 14:30ean bazkaria Ariztigain kanpinean. Bazkarirako izena eman daiteke kanpinean abuztuaren 1a arte. Errekorra hobetzeak ere saria izanen du.
Antolatzaileek ohartarazi dutenez, kirolariek libreki bere gain hartzen dute parte-hartzeko aukera eta hortaz, ez dute bere gain hartuko gertatzen ahal diren ezbeharren ondorioak. 16 urte bitarteko neska-mutikoek beraien guraso edo tutore baten baimena beharko dute parte hartu ahal izateko.